Keep Talking and Nobody Explodes

BONBAK
DESAKTIBATZEKO
ESKULIBURUA

1. Bertsioa
Baieztapen kodea: 241

Ongi etorri arrisku eta erronkaz beteriko bonben deskatibazioaren mundura.

Irakurri eskuliburu hau arretaz; zeu zara aditua. Hurrengo orrialdeetan bonbarik lazgarrienak ere desaktibatzeko jakin beharreko guztia aurkituko duzu.
Adi egon: hankasartze txikienak hondamena ekar dezake eta!

Bonbak desaktibatzen

Bonba lehertu egingo da kontagailua 0:00ra iristen denean, edo desaktibazio prozesuan behar baino akats gehiago egiten direnean. Bonba geldiarazteko modu bakarra kontagailua zerora iritsi baino lehenago modulu guztiak desaktibatzea da.

Bonba adibidea

Aurrealdea

Alboa

Moduluak

Bonba bakoitzak desaktibatu beharreko hamaika modulu arte izan ditzake. Modulu bakoitza independentea da, eta edozein ordenatan desaktibatu daiteke.

Moduluak desaktibatzeko jarraibideak 1.atalean aurkituko dituzu. Modulu "zirikatzaileak" aldiz, bereziak dira eta beraz, 2.atalera jo beharko duzu.

Strike

Strike adierazlea

Bonba desaktibatu behar duenak huts egiten duen bakoitzean, bonbari strike bat gehituko zaio. Strike kopurua denbora kontagailuaren gainean dago ikusgai. Bonbak strike kontagailua baldin badu, hirugarrenean lehertuko da. Gainera, kontagailua azkartu egingo da strike bakoitzean.

Bonbak strike kontagailurik ez badu, lehenengo akatsa egitean egingo du eztanda.

Informazio bilketa

Batzuetan, bonbaren informazio zehatza behar da moduluak desaktibatzeko, serie zenbakia, esate baterako. Informazio mota hau gehienetan goiko aldean, behean edo karkasaren aldeetan agertzen da. Ikus itzazu A, B eta C eranskinak horri buruzko informazio gehiago lortzeko.

1.atala: Moduluak

Modulu guztiek LED bat daukate goian, eskubian.
Argi berdea dutenak desaktibatuta daude.

Modulu guztiak desaktibatu behar dira bonba geldiarazteko.

Kableak

Kableak aparailuen arima dira! Zaude, ez, elektrizitatea da funtsezko osagaia... Kableak zainen modukoak dira. Zainak? Ez du axola...

  • Kableen moduluak 3 eta 6 kable artean izan ditzake.
  • Modulua desaktibatzeko nahikoa da kable zuzena moztea.
  • Kableen ordena goitik beherakoa da.
3 kable:
Kable gorririk ez badago, moztu bigarren kablea.
Bestela, azken kablea txuria bada, moztu azken kablea.
Bestela, kable urdin bat baino gehiago badago, moztu azken kable urdina.
Bestela, moztu azken kablea.
4 kable:
Kable gorri bat baino gehiago badago, eta bonbaren serie-zenbakiaren azken digitua bakoitia bada, moztu azken kable gorria.
Bestela, azken kablea horia bada, eta kable gorririk ez badago, moztu lehenengo kablea.
Bestela, kable urdin bakarra badago, moztu lehenengo kablea.
Bestela, kable hori bat baino gehiago badago, moztu azken kablea.
Bestela, moztu bigarren kablea.
5 kable:
Azken kablea beltza bada, eta bonbaren serie-zenbakiaren azken digitua bakoitia bada, moztu laugarren kablea.
Bestela, kable gorri bakarra badago, eta kable hori bat baino gehiago, moztu lehenengo kablea.
Bestela, kable beltzik ez badago, moztu bigarren kablea.
Bestela, moztu lehenengo kablea
6 kable:
Kable horirik ez badago, eta bonbaren serie-zenbakiaren azken digitua bakoitia bada, moztu hirugarren kablea.
Bestela, kable hori bakarra badago, eta txuri bat baino gehiago, moztu laugarren kablea.
Bestela, kable gorririk ez badago, moztu azken kablea.
Bestela, moztu laugarren kablea.

Botoia

Agian pentsatuko duzu zapaltzeko eskatzen dizun botoia mekanismo erraza dela. Kontuz, gauzak ez dira diruditen bezain errazak.

Ikus ezazu A eranskina adierazleak identifikatzeko.
Ikus ezazu B eranskina bateriak identifikatzeko.

Jarrai itzazu pauso hauek agertzen diren ordenean:

  1. Botoia urdina bada, eta "Abort" hitza badu ([TEXT] irudian), eduki botoia zapalduta, eta "Zapaldutako botoia askatzea" izeneko atala irakurri.
  2. Bonbak bateria bat baino gehiago badauka, eta "Detonate" hitza badu ([TEXT] irudian), zapaldu eta askatu berehala.
  3. Botoia txuria bada, eta bonbak "CAR" adierazlea piztuta badu, eduki botoia zapalduta, eta "Zapaldutako botoia askatzea" izeneko atala kontsultatu.
  4. Bonbak 2 bateria baino gehiago baditu, eta "FRK" adierazlea piztuta badu, zapaldu botoia eta askatu berehala.
  5. Botoia horia bada, eduki botoia zapalduta, eta "Zapaldutako botoia askatzea" izeneko atala irakurri.
  6. Botoia gorria bada, eta "Hold" hitza badu ([TEXT] irudian), zapaldu eta askatu berehala.
  7. Bestela, eduki botoia zapalduta, eta "Zapaldutako botoia askatzea" izeneko atala kontsultatu.

Zapaldutako botoia askatzea

Botoia zapalduta mantenduz gero, kolorezko barra bat piztuko da moduluaren eskuinaldean. Kolore horren arabera, botoia momentu zehatz batean askatu beharko da:

  • Barra urdina: askatu denbora kontagailuan 4 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
  • Barra txuria: askatu denbora kontagailuan 1 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
  • Barra horia: askatu denbora kontagailuan 5 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.
  • Beste kolore bateko barra: askatu denbora kontagailuan 1 zenbakia edozein posiziotan agertzen denean.

Teklatua

Ez nago ziur sinbolo hauek zer diren, baina nago zerbait ezkutatzen dutela.

  • Beheko zutabeetako batek bakarrik ditu teklatuan ikusiko diren lau sinboloak.
  • Zapaldu itzazu lau botoiak agertzen diren ordenean, hau da, goitik beherako ordenean.


Buruzagiak dio

Ziur nago txikitan honen antzeko jokoren batean aritu zarela, badakizu, patroiak errepikatu behar diren horietako bat da. Hala ere lasai, ziurrenik haren kopia merke bat besterik ez da hau.

  1. Koloretako lau botoietako bat keinuka hasiko da.
  2. Ondorengo taulak erabilita, sakatu dagokion koloreko botoia.
  3. Hasierako argiak keinu egingo du berriz ere, eta jarraian beste batek. Sekuentzia ordenean errepikatu, koloreen taula erabiliz.
  4. Sekuentzia luzatuz joango da ziklo egoki bakoitzean, betiere modulua desaktibatu arte.
Top: Blue, Left: Red, Right: Yellow, Bottom: Green

Bonbaren serie-zenbakiak bokal bat duenean:

Argi gorria Argi urdina Argi berdea Argi horia
Zapaldu beharreko botoia 0 strike Urdina Gorria Horia Berdea
1 strike Horia Berdea Urdina Gorria
2 strike Berdea Gorria Horia Urdina

Bonbaren serie-zenbakiak bokalik ez baldin badu:

Argi gorria Argi urdina Argi berdea Argi horia
Zapaldu beharreko botoia 0 strike Urdina Horia Berdea Gorria
1 strike Gorria Urdina Horia Berdea
2 strike Horia Berdea Urdina Gorria

Zein da lehenengoa?

Gailu honek komedia batetik ateratakoa dirudi; barre egingo genuke bonba batera konektatuta egongo ez balitz. Aukeratu ondo esaten duzuna, hitzak askotan traba izaten dira eta...

  1. Irakurri pantailan dagoena [DISPLAY], eta erabili 1. pausoa zein hitz irakurri behar duzun jakiteko.
  2. Eskuratutako hitza erabiliz, 2. pausoan jakingo duzu zein botoi zapaldu.
  3. Errepikatu pausoak, modulua desaktibatu arte.

1. pausoa:

Pantailan agertzen den hitza kontuan hartuta, irakurri begi bat duen botoiaren etiketa, eta joan hurrengo pausora:

YES


Look At


FIRST

Look At




DISPLAY





Look At
OKAY

Look At




SAYS





Look At
NOTHING


Look At







Look At
BLANK



Look At


NO





Look At
LED


Look At


LEAD





Look At
READ



Look At


RED



Look At


REED




Look At
LEED




Look At
HOLD ON





Look At
YOU



Look At


YOU ARE





Look At
YOUR



Look At


YOU'RE



Look At


UR
Look At




THERE





Look At
THEY'RE




Look At
THEIR



Look At


THEY ARE


Look At


SEE





Look At
C

Look At




CEE





Look At

2. pausoa:

Aurreko pausoan eskuratutako hitza erabiliz, sakatu zerrenda honetan agertzen den lehenengo botoia:

"READY":YES, OKAY, WHAT, MIDDLE, LEFT, PRESS, RIGHT, BLANK, READY, NO, FIRST, UHHH, NOTHING, WAIT
"FIRST":LEFT, OKAY, YES, MIDDLE, NO, RIGHT, NOTHING, UHHH, WAIT, READY, BLANK, WHAT, PRESS, FIRST
"NO":BLANK, UHHH, WAIT, FIRST, WHAT, READY, RIGHT, YES, NOTHING, LEFT, PRESS, OKAY, NO, MIDDLE
"BLANK":WAIT, RIGHT, OKAY, MIDDLE, BLANK, PRESS, READY, NOTHING, NO, WHAT, LEFT, UHHH, YES, FIRST
"NOTHING":UHHH, RIGHT, OKAY, MIDDLE, YES, BLANK, NO, PRESS, LEFT, WHAT, WAIT, FIRST, NOTHING, READY
"YES":OKAY, RIGHT, UHHH, MIDDLE, FIRST, WHAT, PRESS, READY, NOTHING, YES, LEFT, BLANK, NO, WAIT
"WHAT":UHHH, WHAT, LEFT, NOTHING, READY, BLANK, MIDDLE, NO, OKAY, FIRST, WAIT, YES, PRESS, RIGHT
"UHHH":READY, NOTHING, LEFT, WHAT, OKAY, YES, RIGHT, NO, PRESS, BLANK, UHHH, MIDDLE, WAIT, FIRST
"LEFT":RIGHT, LEFT, FIRST, NO, MIDDLE, YES, BLANK, WHAT, UHHH, WAIT, PRESS, READY, OKAY, NOTHING
"RIGHT":YES, NOTHING, READY, PRESS, NO, WAIT, WHAT, RIGHT, MIDDLE, LEFT, UHHH, BLANK, OKAY, FIRST
"MIDDLE":BLANK, READY, OKAY, WHAT, NOTHING, PRESS, NO, WAIT, LEFT, MIDDLE, RIGHT, FIRST, UHHH, YES
"OKAY":MIDDLE, NO, FIRST, YES, UHHH, NOTHING, WAIT, OKAY, LEFT, READY, BLANK, PRESS, WHAT, RIGHT
"WAIT":UHHH, NO, BLANK, OKAY, YES, LEFT, FIRST, PRESS, WHAT, WAIT, NOTHING, READY, RIGHT, MIDDLE
"PRESS":RIGHT, MIDDLE, YES, READY, PRESS, OKAY, NOTHING, UHHH, BLANK, LEFT, FIRST, WHAT, NO, WAIT
"YOU":SURE, YOU ARE, YOUR, YOU'RE, NEXT, UH HUH, UR, HOLD, WHAT?, YOU, UH UH, LIKE, DONE, U
"YOU ARE":YOUR, NEXT, LIKE, UH HUH, WHAT?, DONE, UH UH, HOLD, YOU, U, YOU'RE, SURE, UR, YOU ARE
"YOUR":UH UH, YOU ARE, UH HUH, YOUR, NEXT, UR, SURE, U, YOU'RE, YOU, WHAT?, HOLD, LIKE, DONE
"YOU'RE":YOU, YOU'RE, UR, NEXT, UH UH, YOU ARE, U, YOUR, WHAT?, UH HUH, SURE, DONE, LIKE, HOLD
"UR":DONE, U, UR, UH HUH, WHAT?, SURE, YOUR, HOLD, YOU'RE, LIKE, NEXT, UH UH, YOU ARE, YOU
"U":UH HUH, SURE, NEXT, WHAT?, YOU'RE, UR, UH UH, DONE, U, YOU, LIKE, HOLD, YOU ARE, YOUR
"UH HUH":UH HUH, YOUR, YOU ARE, YOU, DONE, HOLD, UH UH, NEXT, SURE, LIKE, YOU'RE, UR, U, WHAT?
"UH UH":UR, U, YOU ARE, YOU'RE, NEXT, UH UH, DONE, YOU, UH HUH, LIKE, YOUR, SURE, HOLD, WHAT?
"WHAT?":YOU, HOLD, YOU'RE, YOUR, U, DONE, UH UH, LIKE, YOU ARE, UH HUH, UR, NEXT, WHAT?, SURE
"DONE":SURE, UH HUH, NEXT, WHAT?, YOUR, UR, YOU'RE, HOLD, LIKE, YOU, U, YOU ARE, UH UH, DONE
"NEXT":WHAT?, UH HUH, UH UH, YOUR, HOLD, SURE, NEXT, LIKE, DONE, YOU ARE, UR, YOU'RE, U, YOU
"HOLD":YOU ARE, U, DONE, UH UH, YOU, UR, SURE, WHAT?, YOU'RE, NEXT, HOLD, UH HUH, YOUR, LIKE
"SURE":YOU ARE, DONE, LIKE, YOU'RE, YOU, HOLD, UH HUH, UR, SURE, U, WHAT?, NEXT, YOUR, UH UH
"LIKE":YOU'RE, NEXT, U, UR, HOLD, DONE, UH UH, WHAT?, UH HUH, YOU, LIKE, SURE, YOU ARE, YOUR

Memoria jokoa

Memoria hauskorra da, eta gainerako gauza guztiak ere bai bonba bat lehertzeko zorian dagoenean. Erne ibili!

  • Zapaldu botoi zuzena hurrengo etapara pasatzeko. Etapa guztiak osatu beharko dituzu modulua desaktibatzeko.
  • Botoi okerra zapalduz gero, dena berriro hasieratik hasiko da.
  • Botoien ordena ezkerretik eskubira izango da.

1. etapa:

1 zenbakia agertzen bada, zapaldu bigarren posizioan dagoen botoia.
2 zenbakia agertzen bada, zapaldu bigarren posizioan dagoen botoia.
3 zenbakia agertzen bada, zapaldu hirugarren posizioan dagoen botoia.
4 zenbakia agertzen bada, zapaldu laugarren posizioan dagoen botoia.

2. etapa:

1 zenbakia agertzen bada, zapaldu "4" dioen botoia.
2 zenbakia agertzen bada, zapaldu 1. etapan zapaldutako posizio berean dagoen botoia.
3 zenbakia agertzen bada, zapaldu lehenengo posizioan dagoen botoia.
4 zenbakia agertzen bada, zapaldu 1. etapan zapaldutako posizio berean dagoen botoia.

3. etapa:

1 zenbakia agertzen bada, zapaldu 2. etapan zapaldutako zenbaki bera
2 zenbakia agertzen bada, zapaldu 1. etapan zapaldutako zenbaki bera.
3 zenbakia agertzen bada, zapaldu hirugarren posizioan dagoen botoia.
4 zenbakia agertzen bada, zapaldu "4" dioen botoia.

Etapa 4:

1 zenbakia agertzen bada, zapaldu 1. etapan zapaldutako posizio berean dagoen botoia.
2 zenbakia agertzen bada, zapaldu lehenengo posizioan dagoen botoia.
3 zenbakia agertzen bada, zapaldu 2. etapan zapaldutako posizio berean dagoen botoia.
4 zenbakia agertzen bada, zapaldu 2. etapan zapaldutako posizio berean dagoen botoia.

Etapa 5:

1 zenbakia agertzen bada, zapaldu 1. etapan zapaldutako zenbaki bera.
2 zenbakia agertzen bada, zapaldu 2. etapan zapaldutako zenbaki bera.
3 zenbakia agertzen bada, zapaldu 4. etapan zapaldutako zenbaki bera.
4 zenbakia agertzen bada, zapaldu 3. etapan zapaldutako zenbaki bera.

Morse kodea

Antzinean komunikatzeko sistema? Zer izango da hurrengoa? Behintzat benetako morse kodea da. Beraz, arretaz jokatu eta agian zerbait ikasiko duzu.

  • Keinuka dagoen argia interpretatzeko erabili Morse taula, eskuineko taulako hitz bat lortuko duzu.
  • Seinalea etengabean errepikatuko da, eta errepikapenen artean hutsune luze bat egongo da.
  • Hitza identifikatzen duzunean, sartu frekuentzia baliokidea moduluan, eta zapaldu transmisio botoia ("TX").
Hitza:Frekuentzia:
shell3.505 MHz
halls3.515 MHz
slick3.522 MHz
trick3.532 MHz
boxes3.535 MHz
leaks3.542 MHz
strobe3.545 MHz
bistro3.552 MHz
flick3.555 MHz
bombs3.565 MHz
break3.572 MHz
brick3.575 MHz
steak3.582 MHz
sting3.592 MHz
vector3.595 MHz
beats3.600 MHz

Kable konplexuak

Kable hauek ez dira besteak bezalakoak... Batzuek marrak dituzte! Horrek guztiz desberdinak bilakatzen dituzte. Zorionez, jarraibide multzo zehatz bat aurkitu dugu, zehatzegia agian...

  • Begiratu itzazu kableak: LED bat daukate gainean, eta bakoitzaren azpian hutsune bat "★" sinbolorako.
  • Kable/LED/sinbolo konbinazio bakoitzerako erabili ezazu Venn diagrama kablea moztu edo ez erabakitzeko.
  • Kable bakoitzak kolore askotariko marrak izan ditzake.
LetraJarraibidea
CMoztu kablea
DEz moztu kablea
SMoztu kablea serie-zenbakiaren azken digitua bikoitia bada
PMoztu kablea bonbak portu paraleloa baldin badu
BMoztu kablea bonbak bi bateria edo gehiago baldin baditu

Ikus ezazu B eranskina bateriak identifikatzeko.
Ikus ezazu C eranskina portuak identifikatzeko.

Kableen sekuentzia

Zaila da mekanismo honek nola funtzionatzen duen azalatzea. Atzean duen ingeniaritza lana izugarria da, baina egon behar du bederatzi kable kudeatzeko modu errazago bat.

  • Modulu honek kabledun panel batzuk ditu, baina aldi bakoitzean panel bakarra ikus daiteke. Hurrengora aldatzeko erabili beheko botoia, eta goikoa, aurrekora itzultzeko.
  • Ez pasatu hurrengo panelera moztu beharreko kable guztiak moztu dituzula ziur egon arte.
  • Moztu kableak ondorengo taulan adierazten den bezala. Kableen errepikapen kopurua panel batetik bestera kontatzen da.
Kable gorria
ErrepikapenakMoztu honekin lotuta badago:
Lehenengo kable gorriaC
Bigarren kable gorriaB
Hirugarren kable gorriaA
Laugarren kable gorriaA edo C
Bosgarren kable gorriaB
Seigarren kable gorriaA edo C
Zazpigarren kable gorriaA, B edo C
Zortzigarren kable gorriaA edo B
Bederatzigarren kable gorriaB
Kable urdina
ErrepikapenakMoztu honekin lotuta badago:
Lehenengo kable urdinaB
Bigarren kable urdinaA edo C
Hirugarren kable urdinaB
Laugarren kable urdinaA
Bosgarren kable urdinaB
Seigarren kable urdinaB edo C
Zazpigarren kable urdinaC
Zortzigarren kable urdinaA edo C
Bederatzigarren kable urdinaA
Kable beltza
ErrepikapenakMoztu honekin lotuta badago:
Lehenengo kable beltzaA, B edo C
Bigarren kable beltzaA edo C
Hirugarren kable beltzaB
Laugarren kable beltzaA edo C
Bosgarren kable beltzaB
Seigarren kable beltzaB edo C
Zazpigarren kable beltzaA edo B
Zortzigarren kable beltzaC
Bederatzigarren kable beltzaC

Labirintoa

Labirinto moduko bat dirudi. Jatetxeren bateko paperezko mantel batetik lapurtuko ote zuten?

  • Identifikatu ezazu labirintoa, moduluko marka zirkularrak eta beheko eskemetakoak konparatuz.
  • Argi txuria gidatu behar duzu triangelu gorrira heldu arte. Horretarako, gezidun botoiak erabili behar dituzu.
  • Kontuz: Ezin dituzu labirintoko paretak zeharkatu. Marra horiek ikusezinak dira bonban.

Pasahitza

Zorionez pasahitz honek ez omen ditu gutxieneko segurtasun neurriak betetzen: 22 karaktere, maiuskulak eta miniskuluak, zenbakiak ausazko ordenean, eta hiru silabatik gorako palindromorik gabe.

  • Botoiak erabiliz pasahitzaren letrak banan-banan aldatu ditzakezu.
  • Posizio bakoitzak letra multzo desberdina du.
  • Soilik letren konbinazio bat aurkituko duzu beheko taulan.
  • Sakatu "SUBMIT" botoia hitz egokia osatzen duzunean.
aboutafteragainbelowcould
everyfirstfoundgreathouse
largelearnneverotherplace
plantpointrightsmallsound
spellstillstudytheirthere
thesethingthinkthreewater
wherewhichworldwouldwrite

2.atala: Modulu zirakatzaileak

Modulu zirikatzaileak ezin dira desaktibatu, eta beraz, etengabeko arriskua dakarte.

Mota honetako modulu guztiek 2 digituko denbora kontagailu bat dute goiko aldean, erdialdean. Bonba ikutzeak modulu hauek aktibatzea ekar dezake. Behin aktibo daudela, maiz gainbegiratu behar dira strikeak saihesteko.

Erne ibili: modulu zirikatzaileak edozein momentutan aktibatu daitezke.

Mezuen pantaila

Ordenagailuak hackeatzea lan gogorra da! Beno, orokorrean, hala da. Beste batzuetan nahikoa da balantzaka dabilen txoritxo batek botoi bera behin eta berriz zapaltzea.

  • Erantzun pantailan agertuko zaizkizun galderei, "Y" tekla "BAI" erantzuteko, eta "N" tekla "EZ" erantzuteko.

Kondentsadoreak

Pentsatu nahi dut zuri denbora galaraztea dela helburu bakarra, bestela, oso kalitate kaskarreko elektronika lan baten aurrean gaude.

  • Deskargatu kondentsadoreak gainkargatu aurretik palanka sakatuz.

Etengailu birakaria

Behar dena baino konplikatuagoa, eta aldi berean guztiz beharrezkoa. Hobe litzateke jakinduria hori ganorazko zerbaitetan aplikatzea, ditxosozko gailu honetan baino.

  • Etenegailuak lau posizio ditu.
  • Etengailua posizio egokian egon beharko da, kontagailua zerora iristen denean.
  • Posizio egokia zein den jakiteko, piztutako LEDei erreparatu beharko diezu.
  • Etengailuaren posizioa bonban "UP" etiketak markatzen du; kontuz, biratuta egon daiteke.

LED argien konfigurazioa

"UP" posizioa (gora):

X XX
XXXX X
X X X
XX XX

"DOWN" posizioa (behera):

XX X
XXXX X
X X X
X X

"LEFT" posizioa (ezkerra):

X
X XXX
X
XX

"RIGHT" posizioa (eskuina):

X XXXX
XXX X
X XX
XXX X


X = LEDa piztuta

A eranskina: Adierazleen identifikazioa

Argidun adierazleak bonbaren aldeetan aurkituko dituzu.

Ohiko adierazleak

  • SND
  • CLR
  • CAR
  • IND
  • FRQ
  • SIG
  • NSA
  • MSA
  • TRN
  • BOB
  • FRK

B eranskina: Baterien identifikazioa

Hainbat bateria aurkitu daitezke bonbaren aldeetan konektatuta.

BateriaMota
AA
D

C eranskina: Portuen identifikazioa

Bonbaren aldeetan portu analogiko zein digitalak aurkituko dituzu.

PortuaIzena
DVI-D
Paraleloa
PS/2
RJ-45
Seriea
RCA estereoa